Bilioi euro bat… zertarako?

Bilioi euro bat… zertarako?

I ragan ostegunean, Europar Banku Zentralak berri ona eman zuen: europar ekonomian bilioi euro sartuko ditu, kreditua bultzatuz. Horrela, prezioen jeitsiera ekidin nahi du. Deflazioaren mamua bazebilen gora ta behera orain dela zenbait denbora, baina badirudi energi prezioen jeitsierak prezioen murrizketak bultzatu dituela azken hilabetetan. Horretarako hartu du EBZk neurri hau.

E z dugu ahaztu behar Banku Zentralaren helburua inflazioa %2koa izatea dela; baina helburu horren atzean ez dago ezer zientifikorik, baizik eta kontsentsu bat: zenbaki hori izan behar dela adostu da eta kitto. Logika kapitalista du atzean, sistema ekonomiko honek inflazio txikia behar duelako, hau da, prezioak apur bat handituko direla. Deflazioak, aldiz, ekonomia kapitalista iraultzen du, batez ere ekoizpena eta zerbitzuen eskaintza erabakitzerako orduan, hauen etorkizuneko prezioak murritzagoak izago direla uste denean, hauek es eskeintzeko arriskua izango da, beste ondorioen artean. Hau ez da sistemaren logika normala.

E konomista erradikala ez den Krugman nobel saridunak arrisku erreala dela aipatu zuen pasa den urteko udan; egoera hau saiesteko, EBZk zenbait neurri hartu izan ditu azken urteetan, aipagarrieta interes tasen jeitsiera %0,05 arte izanik. Beste bi neurri multzoak euroaren debaliazioa eta politika fiskala dira. Euroa AEBko dolarrarekiko debaluatu da, eta Moneta Batasuneko estatuek egindako politika fiskala hau bideratzera joan da, orokorrean. Baina EBZk ez du beren helburua lortu, ez da %2ko inflazioa lortu ezta garrantsitusa dena, hazkunde ekonomiko indartsua.

J aponia eta Amerikako Estatu Batuak krisia ez larritzeko beste bide bat jarraitu zuten, haien banku zentralek zor publikoa eta pribatua erosiz. Neurri honekin bide hau jarraitu nahi da. EBZk merkatuan zor publikoa erosiko du, baina ez Estatuek jaulkitzen duten zor tituluak, baizik eta finantza erakundeek dituzten zor tituluak. Hau da, banku eta inbertsio funtsek diru hau eskuratuko dute, titulu hauek banku Zentralaren eskuetara pasatzen. Hemendik aurrera, neurri honen ondorioak auskalo zeintzuk izango diren, baina aurretik azpimarra daiteke herritarrek eta enpresa txikiek ez dugula apenas nabarituko aldaketa handirik. Finantza erakunde handientzak egindako neurria da.

S uposatzen da zorra salduko duten finantza erakundeek diru hori inbertituko dutela; baina zertan? Hor dago abenduan Jean Claude Junkerrek aurkeztutako plana, europar ekonomia erreala bultzatzeko, teorian, eta inbertsio pribatua behar duena. Agian neurria hau funtzionatzeko egin du Mario Draghik. Euriborrean eragina izango du? Horretarako bankuen arteko maileguen prezioak murriztu beharko lirateke, eta ez dirudi asko nabarituko dela. Bankuek enpresa txikientxako eta norbanakoentzako maileguen baldintzak malgutuko dituzte? Ezer gutxi, diru hau jasoko duten finantza erakundeek ziurrenik inbertsio handietan erabiliko baitute.

A zken finean, herritarrak ez gara neurri hauen helburua, gure bizi maila, enplegua edota gure inguruko enpresa txiki eta ertainen egoera ez zaie axola Draghi eta hauei, solikik datu makroekonomiko handiak eta finantza erakunde handien egoera.

 

Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar